NAIZ

150 etorkin inguru desagertu dira Mediterraneoan ontzi bat hondoratu ostean

Gutxienez 146 pertsona desagertu dira Mediterraneoan, Italiako kostaldera heldu nahian ari zirela ontzia hondoratuta, Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez.

Mediterraneoan erreskatatutako etorkin talde bat, Cataniako portuan. (Giovanni ISOLINO/AFP)
Mediterraneoan erreskatatutako etorkin talde bat, Cataniako portuan. (Giovanni ISOLINO/AFP)

Nazio Batuen Migrazioetarako Erakundeko (OIM) bozeramaile Flavio Di Giacomok Twitter bidez zabaldu duenez, 146 etorkin desagertu dira itsasoan, Italiarantz ontzi batean zihoazela. Pertsona bakarra atera da bizirik, Ganbiako gizon bat, eta Lampedusako portura eraman dute.

Desagertutakoen artean bost adin txikiko eta haurdun dauden hainbat emakume daude.

OIM erakundearen arabera 650 lagun hil dira aurten Italiako kostaldera iritsi nahian ari zirela. Urte hasieratik hona 21.000 etorkinek lortu dute helburu hori erdiestea, iaz epe berean baino 7.000 gehiagok. Martxoaren 23 eta 24 artean 2.300 pertsona baino gehiago erreskatatu zituzten Mediterraneoan.

Bestalde,