NAIZ
BILBO

Elkarlanerako borondatea agertu dute Udalbiltzak eta Eudelek

Eudeleko eta Udalbiltzako ordezkariek bilera egin dute Bilbon bi erakundeen nondik norakoak partekatzeko. Elkarlanerako borondatea adierazi dute bilkuran.

Udalbiltza eta Eudeleko ordezkariak, Bilbon. (NAIZ)
Udalbiltza eta Eudeleko ordezkariak, Bilbon. (NAIZ)

Eudeleko burua, Imanol Landa, eta Udalbiltza Partzuergoko lehendakaria, Luis Intxauspe, eta batzorde eragileako kide diren Iratxe Lopez de Aberasturi eta Maite Iturre egon dira bi erakundeek Bizkaiko hiriburuan egin duten batzarrean.

Udalbiltzako ordezkariak Landari azaldu dio hautetsien artean Partzuergoa sustatzen ari den ‘Udalbiltza Bagabiltza’ hausnarketa prozesua zertan datzan, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan eskualdez eskualde hautetsiekin bilerak egiten ari baitira.Bertan, egungo egoera politikoaren testuinguruan Udalbiltzak izan beharko lukeen berregokipena aztertzen ari dira.

Landak, bere aldetik, Udal Legearen ezarpenak ekarri dituen aldaketak eta, oro har, Eudel zertan ari den azaldu die Udalbiltzako ordezkariei.

Bilkuraren ondoren, Intxauspek azpimarratu du «oso sintonia beretsuan daudela bi erakundeak elkarren arteko lana sustatzeko».

Intxauspek gaineratu du bi erakundeek egungo egoera berriaren azterketa egiterakoan bat egin dutela erakundeen arteko harremanak normalizatzeko sasoia dela esaterakoan eta horrek «emaitza positiboa izan behar duela elkarrekin lana egiteko orduan».