NAIZ

Hiru zauritu Matienan jaiei hasiera ematen dien Donien Atxa erori ondoren

Matiena auzoko jaiei hasiera ematen dien Donien Atxa ekitaldian enborra altxatzen ari zirenean erori egin da ikusle batzuen gainera. Hiru adingabe ospitalera eraman behar izan dituzte, baina ez dute zauri larririk.

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hiru adingabe zauritu dira Matienako jaiei hasiera ematen dien Donien Atxa ekitaldian. Hasiera batean Gurutze Gorriak artatu ditu, baina azkenean gurasoek ospitalera eraman dituzte. Azaldu dutenez, neska batek eskumuturra hautsi du eta mutil batek kolpea jaso du orkatilan.

Istripua Abadinoko Matiena auzoko jaien hasierako ekitaldian gertatu zen ostegun arratsaldean. Donien Atxa izeneko ekitaldian, enborra altxatzen ari zirela, alde batera erori da ikusle batzuen gainera.