Etxeratek Danimarkan eta Suedian emango du euskal presoen egoeraren berri

Etxerat elkarteko ordezkaritza bat Danimarka eta Suediara joango da bihar, bertako eragile politiko zein giza eskubideen alorrean jarduten duten elkarteekin elkarrizketatzeko. Euskal preso politikoen egoeraren berri emango diete eta pairatzen dituzten eskubide urraketen ondorioak azaldu.

NAIZ|DONOSTIA|2017/05/19 13:55
Bruselas
Etxerat, urtarrilean Europako Parlamentura egin zuen bidaian. (Iraia OIARZABAL)

Etxerat elkartearen ordezkaritza bat –Urtzi Errazkin bozeramailea eta Ikerne Altuna, Jose Ramon Lopez de Abetxuko euskal presoaren koinatua– Danimarka eta Suediara joango da bihar, hango eragile politiko nahiz giza eskubideen defentsan lan egiten duten elkarteekin biltzeko. 

Bidaiaren helburua «espainiar eta frantziar estatuek eskubideen urraketak mantendu nahian baliatzen duten blokeoa gainditzea» da, eta bereziki urraketa horien ondorioak azaltzea, hau da, dispertsioarekin bukatzeko beharra eta gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal preso politikoen egoeraren berri ematea.

Bidaia duela bi urte Etxeratek Europako Legebiltzarrera egin zuen bisitan sortutako harremanen jarraipena da. Joan zen martxoan Suitzan eta Alemanian izan ziren presoen senideak eta orain, Danimarkara eta Suediara joango dira.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK