Hasi dira presoen aldeko martxak espetxetara iristen

Hasi dira iristen, Kalera Kalera ekimenak antolatuta, presoen alde Estatu espainiar zein frantseseko sei espetxetara abiatutako martxak. 25 autobus irten dira orotara Euskal Herritik.

NAIZ|IRUÑEA|2017/05/19 16:09
Loading player...

Amnistiaren Aldeko Aste egin zenetik 40 urte bete direnean antolatu da mobilizazio hau. «Orain dela 40 urte bezala presoen eskubideak sistematikoki urratzen diren honetan, barruan daudenen eskubideak aldarrikatzera gatoz. Agertoki berri honetan, preso eta iheslari guztien etxeratzea ahalbidetuko duen prozesu bat eskatzera gatoz», adierazi zuten Kalera Kalera ekimeneko kide Garbiñe Aranburu eta Ibon Arbuluk martxaren aurkezpenean.

Puerto (973 kilometro), Fleury (864), Roanne (794), Curtis (620), Saint Maur (660) eta Picassent (566) kartzeletara joango dira. Bertan, ekitaldiak egingo dituzte, Sortu, Ernai eta LABeko kideak parte hartuko dutelarik. Mobilizazio honek «berebiziko garrantzia» duela nabarmendu zuen Sortuko bozeramaile Arkaitz Rodriguezek, sakabanaketa politikak 30 urte bete dituela gogoratuz.

Urrutien dauden kartzeletara (Puerto eta Fleury) joan direnak izan ziren lehenak abiatzen, eta euren ostean atera dira errepidera orotara abiatu diren 25 autobusak. Kartzela ingurutara iristean identifikatuak izan dira autobusetan zihoazen bidaiari guztiak.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK