NAIZ
BERGAMO

Jungelsek irabazi du Bergamon, eta Dumoulinek jarraitzen du maillot arrosarekin

Giroko 15. etapa esprintean amaitu da, sailkapen nagusia lehiatzen ari diren txirrindularien arteko esprinean. Hala, Bob Jungels luxemburgoko txirrindularia izan da guztietan bizkorrena. Tom Dumoulinek jarraitzen du elastiko arrosarekin. [Lasterketaren xehetasunak]

Jungles, besoak altxata, Bergamoko helmugan. (Luk BENIES/AFP)
Jungles, besoak altxata, Bergamoko helmugan. (Luk BENIES/AFP)

15. etapa lehiatu dute igande honetan Italiako Giroan, ia 200km-tako ibilbidea, Bergamon amaitu dena. Profil laua aurkeztu du etapak lehenengo kilometroetan, eta amaieran pilatu dira zailtasunak. Azkenean, sailkapen nagusia lehiatzen ari diren txirrindulariek lehiatu dute etapa.

Etapa hasieratik egon dira ihesaldia sortzeko ahaleginak, baina asko kostatu da tartea egitea. Egindakoan ere ez da minutu askoko distantziarik hartzeko gai izan ihesaldia; kontrolpean izan ditu une oro pelotoiak eskapatuak.

Azken igoerak ekarri du ikusgarritasun apur bat. Behin ihesaldikoak harrapatuta, Rolland, Jungels bera edo Nibali izan dira metroak hartzen ahalegindu direnak. Azkenean, baina, gaina egin eta sailkapen nagusia lehiatzen ari diren txirrindulari guztiak elkarrekin iritsi dira azken kilometrora.

Esprintean, Bob Jungels izan da nagusi, Quintana eta Pinoten aurretik. Modu horretan, eta kolonbiarrak Dumoulini segundo batzuk jan izanagatik ere, azken honek jarraitzen du sailkapen nagusiko lehenengo postuan, maillot arrosa soinean duela.

Errepasatu etapak utzi dituen xehetasun guztiak NAIZen webgune berezian.