NAIZ
BIARRITZ

Pauline Ado hendaiarrak irabazi du munduko surf txapelketa

Pauline Ado hendaiarrak irabazi du Biarritzen jokatzen ari den herrialdeen arteko munduko surf txapelketa.

Pauline Ado hendaiarra. (Bob EDME)
Pauline Ado hendaiarra. (Bob EDME)

Larunbataz geroztik Biarritzen jokatzen ari diren herrialdeen arteko munduko surf txapelketan emakumezkoen finala jokatu dute gaur goizean eta Pauline Ado hendaiarra izan da garaile. 

26 urteko hendaiarrak Johanne Defay-ren aurka jokatu du finala eta 12,17 punturekin garaipena eskuratu du. 

Euskal selekzioari debekua

Mundu osotik etorritako selekzio ugari ari dira lehian Biarrizko Hondartza Handian. Euskal Herriko surflariei dagokienez, haietako asko selekzio frantsesarekin eta espainiarrarekin parte hartzen ari dira, Nazioarteko Surf Elkarteak (ISA) ukatu egin baitio parte hartzeko eskubidea euskal selekzioari.

Debeku hori salatzeko surflari andana bildu zen joan zen larunbatean, Euskal Herriko selekzioak, Gales, Eskozia, Hawaii edo Tahitiko selekzioak bezala, parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.

Horren aurretik, ordea, urrats garrantzitsuak eginak zeuden, Oier Illarramendi Euskal Herriko Surf Federazioko kideak azaldu zuenez.