NAIZ
MANCHESTER

23 urteko gazte bat atxilotu dute Manchesterreko atentatuarekin zerikusia duelakoan

Manchesterrko Poliziak bere Twitter kontuaren bidez jakinarazi duenez, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart gaueko atentatuarekin zerikusia duelakoan.

Polizia bat, Manchester Arena estadioaren inguruan. (Oli SCARFF/AFP)
Polizia bat, Manchester Arena estadioaren inguruan. (Oli SCARFF/AFP)

«Manchester Arenan izandako gertakariaren harira, 23 urteko gizon bat atxilotu dugu Manchesterreko hegoaldean», adierazi du hiri horretako Poliziak bere Twitter kontuaren bidez zabaldu duen mezuan. 

Ez du zabaldu atxilotuaren identitatea.

Poliziak mezu hori zabaldu baino lehen Theresa May lehen ministroak esan du eraso suizida burutu zuena identifikatuta dutela eta ikertzen ari direla bakarrik edo beste norbaiten laguntzarekin egin zuen erasoa.

Beste atxilotu bat

Gizon horretaz gain beste bat ere atxilotu du Poliziak Manchesterreko Arndale merkataritza gunean, baina atzoko atentatuarekin zerikusirik ez duela esan du.