NAIZ
BILBO

Hezkuntza akordioa lortzeko proposamena luzatu du EH Bilduk

«Gure hezkuntza sistemaren diagnostikoa egin beharra dugu, diagnostiko erreal, integral eta partekatua», nabarmendu dute EH Bilduko parlamentari Maddalen Iriarte eta Rebeka Uberak, akordioa lortzeko adostasunak indartu eta desadostasunak alboratu behar direla gaineratuz.

Maddalen Iriarte eta Rebeka Ubera gaur Bilbon egin duten agerraldia hasi aurretik. (@ehbildu)
Maddalen Iriarte eta Rebeka Ubera gaur Bilbon egin duten agerraldia hasi aurretik. (@ehbildu)

«EH Bilduk lan egingo du, gure jendarteak behar duen eta herritarreki eta eragile guztiekin» Hezkuntza sistema eraikitzeko akordioan oinarri minimo batzuk adostu ahal izateko, Iriarte eta Uberak adierazi dutenez.

Oinarri hauetako lehena herritar guztiek ikasteko eskubidea dutela eta bazterketarik ezin daitekela onartu da.

Honekin batera, euskal herritar orok eskolaren bidez euskalduntzeko eskubidea duela da, Euskal Herri osoan eta edozein eredutan.

Bide batez, Euskal Herriko eta tokian tokiko curriculum propioaren arabera hazteko eskubidea aldarrikatzen du EH Bilduk.

Ebaluazio sistema propioa izateko eskubidea eta hezkidetzan oinarrituriko hezkuntza jasotzeko eskubidea ere ezinbestekotzat jotzen ditu EH Bilduk.

Proposamen honen arabera, Hezkuntza laikoa izan behar du. Hezkuntza benetan inklusiboa izan dadin erlijioak curriculemetik kanpo izan behar direla adierazi du EH Bilduk.

«Euskal herritar orok hezkuntza oinarri demokratikoek arabera antolatzeko eta kudeatzeko eskubidea» duela aldarrikatzen du EH Bilduren proposamenak, Hezkuntza gertukoa eta doakoa izan behar duela gaineratuz. Honekin batera, herritarrek hezkuntzari buruzko erabakiak hartzeko eskubidea azpimarratzen da.

Helburu hauek lortzeko arlo instituzionala gaindituko duen Hezkuntza komunitatearen mahaia sortzea proposatu du EH Bilduk.