NAIZ
ELIZONDO

Egitasmoa gelditzeko lanean jarraituko duela berretsi du Aroztegiaren aurkako plataformak

Aroztegiako egitasmoa hasieratik UPGSaren bidez «inposatua» izan zela gogoratu du Aroztegia eta Gero Zer? plataformak eta lanak gelditzeko lanean jarraituko dutela gaineratu du ohar baten bidez.

Aroztegiaren egistasmoaren kontra Elizondon egin izan den protestetako bat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)
Aroztegiaren egistasmoaren kontra Elizondon egin izan den protestetako bat. (Jagoba MANTEROLA/ARGAZKI PRESS)

«Argi eta garbi erran nahi dugu Aroztegiako proiektu urbanistikoa hasiera batetik inposatua izan dela. UGPSa onartu zenean ez zen inolako prozesu parte-hartzailerik izan. Gai honen inguruan egin diren prozesu parte-hartzaile bakarrak 2009. urtean Lekarozen egin zen herri galdeketa eta 2016. urtean Baztan osoan egindako herri galdeketa dira. Lehenbizikoan %67a lurren birkalifikazioaren kontra agertu zen eta bigarrenean berriz %80a baino gehiago agertu zen proiektuaren kontra. Horrengatik, ez gaude inposaketa hau onartzeko prest», nabarmendu Aroztegia eta Gero Zer? plataformak astelehenan Sutrai Erakuntzak jarritako helegitea epaileek atzera bota dutela jakin eta gero.

«Bertzalde, bi urte pasatu dira Nafarroako Gobernuak UGPS hau onartu zuenetik eta oraindik obrak hasi ez direnez, Nafarroako Gobernuari lehen bait lehen geldiarazteko eskatu nahi diogu. Bere esku dago herritarrek nahi ez duten proiektu hau geldiaraztea, afera Baztanen erabakitzeko bideratzea, eta oraindik errazagoa da orain epe hau pasatuta inolako arrisku juridikorik gabe egin bait daiteke», gaineratu du plataformak.

«Akitzeko, garbi erran nahi dugu proiektu hau gelditzeko lanean segituko dugula!», azpimarratu du Aroztegia eta Gero Zer plataformak.

Helegitea paratu zuen Sustri Erakuntza taldeak plataformaren hitzekin bat egin zuen eta egitasmoa gelditzeko lanean jarraituko duela erantsi du.