NAIZ

Furgoneta eta autokarabanentzako parking propioa

Eskaintza berezia du Hatortxu Rock-en 20. edizioak eta horren adierazle, agian, furgoneta eta autokarabanentzako eskaintza berezia ere. Aparkaleku propioa eskuratu dezake halako ibilgailuarekin joan asmo duenak.

Furgoneta eta autokarabanentzat eskaintza berezia Hatortxun.
Furgoneta eta autokarabanentzat eskaintza berezia Hatortxun.

Ez dira denak oihaletxeak izango Hatortxu Rocken Lakuntzako hitzorduan eta antolatzaileek eremu propio bat atonduko dute furgonetarekin edo autokarabanarekin bertaratu nahi dutenentzat. Aukera bonoa dutenentzat da soilik.

Internet bidez ari dira ibilgailu hauentzat partzelak saltzen, kopurua mugatua dela ohartarazi dute Hatortxutik eta ez dagoela aukerarik partzela berean ibilgailu bat baino gehiago sartzeko.

Lursailak kontzertu gunetik «oso gertu» egongo direla adierazi dute antolatzaileek eta akanpalekuko zerbitzu gunea 50 metro eskasera izango dela.

Honakoak dira estekak aparkalekua erosi nahi dutenentzat. Furgonetena, 20 euro, HEMEN eta autokarabanena, 35 euro, HEMEN