NAIZ

Hatortxu 20rako informazio praktiko guztia aplikazioan

Ordutegiak, taldeen erreferentziak, azken informazioak... Dena jaso du Hatortxu Rocken antolakuntzak bere aplikazioan.

Hatortxu Rock 20rako aplikazioaren hiru irudi kaptura.
Hatortxu Rock 20rako aplikazioaren hiru irudi kaptura.

Aurrez eta bertan oso erabilgarria izan daitekeen aplikazioa prestatu du Hatortxu Rocken antolakuntzak. 20. edizio berezi honetarako jakin beharreko guztiak topatuko ditu bertan erabiltzaileak. Android eta Apple sistementzat egokitua taldeen informazio guztia, bideo eta abestiak barne, ordutegiak, sarreren salmenta... denetik jaso dute.

Euskaraz eta gazteleraz, atal nagusiak honakoak dira: Sarrerak, ordutegiak, denda, txandak, albisteak, taldeak, bideoak, Lakuntzara iristeko tresna eta jaialdiaren sare sozialetarako eta webgunerako sarbideak.

Batzuk nabarmentzearren, jaialdia hasten denerako bereziki erabilgarria da ordutegien atala. Izan ere, bata bestearen atzetik agertzen dira talde guztien emankizunak, egun eta orduaren arabera antolatuta. Beraz, jaialdia hasita klik batera izango du erabiltzaileak ordu horretan dagoena eta berehala datorrenaren inguruko informazioa.

Interesgarria ere taldeen inguruko atala. Norberak ezagutzen dituen banden kasuan baino, ezezagunekin baliatzeko. Izan ere, talde bakoitzaren gainean klik egitean honen bideoklip bat eta musika entzuteko aukera ematen baitu, taldearen sare sozial eta webguneetarako sarbideaz gain.

Aurrez baliatzeko aukerak ere asko, tartean txandetan esku-kolpe bat ematekoa... Dezenteko laguntza beharko baita jaialdia ondo joan dadin. Aplikazioaren bidez izena eman ahal da jaialdian laguntzeko.