Pipe San Epifanio bilbotarra aske geratu da, 23 urteko espetxealdiaren ondoren

Pipe San Epifanio preso bilbotarra aske geratu da gaur goizean, 23 urte espetxean egin ondoren. Herrerako espetxea atzean utzita, lehen harrera arratsaldean egingo diote Indautxun, bere auzoan.

NAIZ|2017/07/14 09:25|12 iruzkin
Pipe
Pipe San Epifaniori ongi etorria eman diote Indautxun. (Marisol RAMÍREZ / ARGAZKI PRESS)

80ko hamarkadan Jarraiko kide oso ezaguna izan zen San Epifanio. Hamarkada horren amaieran Herri Batasuneko parlamentaria izan zen Gasteizko Legebiltzarrean. Mahai Nazionaleko kide ere izan zen bilbotarra 90. hamarkadaren hasieran.

Pipe San Epifanio bilbotarrak 23 urteko kartzelaldiaren ondoren berreskuratu du askatasuna. Gaur goizeko 9.00ak pasata atera da Herrerako kartzelatik eta han zituen zain senide eta lagunak. 

Arratsaldean egin diote harrera Indautxun, bere auzoan.

Parlamentaria Gasteizen eta mahaikidea

80ko hamarkadan Jarraiko kide oso ezaguna izan zen Pipe San Epifanio. Hamarkada horren amaieran Herri Batasuneko parlamentaria izan zen Gasteizko Legebiltzarrean Herri Batasuneko zerrendetan aurkeztu eta gero. 90ko hamarkadaren hasieran HBko Mahai Nazionaleko kide izan zen, polizia indarrak bere bila zebiltzala-eta ihes egin behar izan zuen arte.

1994ko apirilean atxilotu zuten Bartzelonan ETAko ekintza talde bateko kide zelako. Orduz geroztik kartzela ezberdinetan izan da, gaur Herrerako espetxea utzi duen arte.