Maite Ubiria

Auzo bat hustu eta A63 autobidea moztu dute Bidarten gertatu den gas isurketa baten ondorioz

Gas isurketa bat izan da 16.30ak aldera Bidarten. Istripua herritik gertu igarotzen den gas-hodian gertatu dela baieztatu du Emmanuel Alzuri herriko auzapezak. Istripuaren ondorioz Urdelarun auzoa ebakuatu behar izan dute eta A63 autobide itxi dute, horrek zirkulazio arazo handia eragin duela.

Inor ez da zauritu gas isurketaren ondorioz, alta Urdelazun auzoan bizi diren 6 0 bat herritar bertatik atera behar izan dituzte. Emmanuel Alzuri herriko auzapezak azaldu duenez, 60 bat lagun ezker paretara ebakuatu dituzte suhiltzaileen laguntzaz.

Bestalde, herriko sarrerak itxi egin dituzte eta A63 autobidea itxi dute, bi norabideetan, Bidarte eta Donibane Lohizune artean. Ondorioz oso zirkulazio arazo handiak sortu dira bide nagusian zein errepide departamentalean. Biriatuko ordainsaria, ondorioz, guztiz blokeatuta geratu da.

Isurketa gas banatzeko postu batean gertatu da, autobide gainetik pasatzen den zubiaren gertu, hau da Bidarte eta Ahetze arteko errepidean.

GRDF enpresak azaldu du goi presio arazo batek eragin duela istripua. Gas hornidura eten egin dute eta matxura «ondoko egunotan» konponduko dutela adierazi. Eremuan eta Bidarte osoan «segurtasuna bermatuta» dagoela gaineratu du enpresak, hemendik eta gaua bitartea etxea utzi behar izan duten bizilaguneketxeetara bueltatzeko aukera izanen dutela baieztatuz.

Autobidean auto-ilara luzeak sortu ditu.