NAIZ

Mikel Landa Movistarren arituko da datozen bi denboraldietan

Mikel Landa txirrindulari arabarra Movistarren arituko da 2018 eta 2019 denboraldietan. Hala iragarri du taldeak, azken asteetako zurrumurruen ondoren.

Mikel Landa, Giroan lortutako garaipenean. (Luk BENIES/AFP)
Mikel Landa, Giroan lortutako garaipenean. (Luk BENIES/AFP)

Movistarreko maillota jantziko du Mikel Landak datozen bi denboraldietan. Sky taldean bi urte egin eta gero, itzuli handietan taldeko buru izateko asmoz iritsiko da murgiarra.

Denboraldi bikaina egin du igotzaile arabarrak, Giroan etapa eta mendiko sailkapena irabazita eta Tourrean laugarren postuan (podiumetik segundu bakarrera) geratuta. Eta Eusebio Unzue nafarrak, Movistar taldeko buruak, ez du aukera pasatzen utzi: «Albiste handia da guretzako. Adinagatik eta erakusten ari denagatik».

Duela egun gutxi Burgoseko itzulia irabazia da ere Mikel Landa, baina orain atseden hartuko du urte amaierako Italiako klasiken aurretik.

2010ean Orbea taldearekin egin zuen salto profesionaletara Mikel Landak eta bertan urtebete pasa ostean Euskaltel-Euskadiren maillota jantzi zuen hiru urtez. Astanan eta Skyn bina denboraldi egin ondoren, Movistarrera iritsiko da 27 urteko igotzailea.