NAIZ

Pablo Berger bilbotarraren ‘Abracadabra’ filma, Oscar sarietarako aurretiko hautaketan

‘Abracadabra’, Pablo Berger film egile bilbotarraren lana, Oscar sarietara joateko aurretiko hautaketan dago. Hala iragarri du espainiar Estatuko Zinema Akademiak. Berarekin batera, 1898, los últimos de Filipinas’ eta ‘Verano de 1993’ aukeratu dituzte.

Pablo Berger film egile bilbotarraren ‘Abracadabra’ lana Oscar sarietarako aurretiko hautaketarako izendatu du espainiar Estatuko Zinema Akademiak. Berarekin batera ‘1898, los últimos de Filipinas’ eta ‘Verano de 1993’ aukeratu dituzte.

Atzerriko hizkuntzan egindako film onenaren sarian lehiatzeko aukeratu dituzte, 2106ko urriaren 1 eta 2017ko irailaren 30a bitarte estreinatu diren edo estreinatuko diren lanen artean. Hala jakinarazi du Yvonne Blakek, espainiar Estatuko Zinema Akademiako lehendakariak.

Datorren irailaren 7an emanen dute ezagutzera zein filmek lortuko duen Oscar sarien 90. ediziorako sailkatzea.