Etorkizuna eraikiz, denon artean Gipuzkoarentzat etorkizun hobea eraikiz

Gipuzkoa, Europan desberdintasun ekonomiko eta sozial txikiena duen lurraldea izatea da helburua.

|2017/09/14 10:05
Loading player...

Gaur egun, erabat elkarlotuta dagoen mundu honetan, hainbat eraldaketa bizi ditugu. Gure egunerokoan, edozein lekutan gertatzen denak, eragin zuzena izan dezake guregan. Bihar, mundu mailako testuinguru batean, ekonomia, politika, ekologia, komunikazioa, kultura, aisia, kontsumoa, solidaritatea, nortasuna, hau da, denetariko esparruek elkarri eragingo diote ezinbestean.

Gizarte ongizatearen erronka burutzeko, etorkizuneko eskakizunak aurreikusteko gai denak, abantaila izango du. Egoera honen aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak Etorkizuna Eraikiz jarri du martxan. Etorkizuna Eraikiz, ez da plan bat. Etorkizuneko erronkak antzemateko eredu bat da, hauek lortzeko modua diseinatu, benetako ingurunetan esperimentatu, eta ondorioak ateratzeko. Gure etorkizuna orain diseinatzen eta esperimentatzen joateko laborategia.

Etorkizuna Eraikiz, politika egiteko modu berri bat da. Honek, Instituzioetako ordezkariak eta gizarteko eragileak bertan inplikatzera bilatzen du, erakundeak direla, enpresak, elkarteak, unibertsitateak,eta zergatik ez, Lurralde honetan bizi den pertsona oro. Guztion artean, gipuzkoarron balioak oinarritzat hartuz, erantzun berriak aurki ditzagun.

Gaur eta bihar. Oraina, eta etorkizuna. Bi erronka hauen inguruan egin behar dugu lan buru-belarri, gizarte-ezberdintasunak ahalik eta gehien murrizteko helburuarekin. 

Informazio gehiago gipuzkoa.eus/etorkizunaeraikiz webgunean