@arianekamio
Donostia

Handia bere txikitasunean

Joan Garañok eta Aitor Arregik publikoaren aurrera eraman dute «Handia», Altzoko historian atzera egiten duen sorkuntza poliedrikoa.

Pelikulako zuzendari eta aktoreak, Zinemaldiko photocallean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Pelikulako zuzendari eta aktoreak, Zinemaldiko photocallean. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Altzoko Handia gisa ezagutu izan da Gipuzkoan, Tolosako inguruetan batez ere, Migel Joakin Eleizegiren kasua. XIX. mendean Altzon jaiotako gizasemea, 20 urtera arte gizonezko arrunta izan zen, ezaugarri berezirik gabekoa. Baina bere gorputza handitzen hasi zen, kasik mugarik gabe, 2,20 metrotako garaiera gainditzeraino.

Bere kasua kasik mito bihurtu zen gerora, eta pertsonaiaren haria oinarri hartu dute Jon Garañok eta Aitor Arregik bere azken filmean, ‘Handia’, gaur Zinemaldiko lehia ofizialean aurkeztua.

Eleizegiren historia, ordea, anaiaren ikuspegitik kontatu dute ‘Loreak’-en sortzaileek. Martinen ikuspuntua ahalbidetu dute bi zuzendariek distantzia apur bat hartu eta erraldoi baten karikaturatik urrun, Migel Joakin Eleizegiren ikuspegi humanoago bat emateko.