NAIZ
Dima

Hizkuntza-Proiektua garatzeko gida praktikoa aurkeztuko du Sortzenek abenduaren 2an

Sortzen elkarteak, «ikasle euskaldun eleaniztunak» hezi asmoz, Hizkuntza-Proiektua garatzeko gida praktikoa aurkeztuko du, abenduaren 2an Bizkaiko Dima herrian egingo duten ekitaldian. ‘EskolHerrianEuskaraz’ izena izango du gidak.

Abenduaren 2an Diman egingo duten ekitaldian aurkeztuko du Sortzenek gida praktikoa. (Sortzen)
Abenduaren 2an Diman egingo duten ekitaldian aurkeztuko du Sortzenek gida praktikoa. (Sortzen)

Hizkuntza-proiektua garatzek ogida praktikoa aurkeztuko du abenduaren 2an, Diman, Sortzen elkarteak. Azaldu dutenez, ikastetxe guztiek sortu behar duten dokumentua da gida hau. Bertan, ikastetxeko hezkuntza-proiektuan oinarrituta, hizkuntza-helburuak finkatzen dira, eta ondorioz, hizkuntza ezberdinen irakaskuntzarako irizpideak eta ikastetxeak dauzkan, barne zein kanpo harremanetarako hizkuntza-irizpideak ere jaso beharko ditu.

Gaur, Egiako Aitor Ikastolan, gidak izango duen izena eta logoa jakinarazi dituzte: EskolHerrianEuskaraz. «Hizkuntza-proiektua egiteko diseinatu dugun gidak horixe baitu ezaugarri edo bereizgarri egon daitezken beste batzuekiko, hau da, prozesu berean eta elkarlanean egiten dutela bidea ikastetxeak eta komunitateak», azaldu dute. Prozesu honen amaieran ikastetxeak bere hizkuntza-proiektua berriztuta izatea dute jomuga.Gida horren sorkuntzan Kontseilua, Huhezi edo Elhuyarrek ere, besteak beste, pare hartu dute.

Abenduaren lehen asteburuan Euskararen egunaren testuinguruan, Diman ekimen ugari izan dira. «Diman eta Egian bizitako esperientziaren isla izan nahi du abenduaren lehen asteburuak, eta hortxe kokatu nahi izan dugu Sortzenek egin duen gida orokorraren aurkezpena ere».

Ekitaldian parte hartzeko deia egin dute, «belaunaldi berrien euskalduntzea eta euskaraz bizi daitezen bermatzea, hezkuntza eremuan gabiltzanon ardura izateaz gain gizarte eragile eta herritar ororen kezka eta ardura ere badela pentsatzen baitugu».