Iparraldea Bertan! zikloa
2017/03/09 - 2017/03/30

19:30.

Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Koldo Mitxelena
Iparraldea_bertan
AIPAMENAK

Iparraldea Bertan! zikloaren 16. edizioa ospatuko da martxoaren 9tik 30ra bitartean Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean, Ipar Euskal Herriko kulturaren omenaldi modura. Ekitaldi guztiak arratsaldeko 19:30ean izango dira.

Martxoaren 9an emango zaio hasiera zikloari, Peio Ospitalek eskainiko duen kontzertuarekin. Hilaren 16an, berriz, ‘Etxea eta etxekoak’ irakurketa musikatuaren txanda izango da.

Martxoaren 23an, bestalde, Maialenen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da eta, amaitzeko, martxoaren 30ean, ‘Haien gaztaroan, iragana agerian’ dokumentala eskainiko da.

ORDUA

19:30.

KOKAPENA
Urdaneta, 9
Koldo Mitxelena kulturgunea
Donostia
Gipuzkoa