XXXIII Antzerkiaren Maiatza
2017/05/19 - 2017/05/28
Hendaia
Lapurdi
Antzerkiaren_maiatza
AIPAMENAK

Maiatzaren 19tik 21era ospatuko da Hendaiako XXXIII Antzerkiaren Maiatza, mota askotako ikuskizunekin. Ekimenak herriko leku ezberdinetan kokatuko dira, Joncaux auzoa, Gaztelu Zaharra, Gazteluko oihal-etxea eta Dongoxenia auzoan, besteak beste.

Maiatzaren 19an honako antzezlanak izango dira ikusgai: Os'o taldearen ‘Mon prof est un troll’, NyangaZam taldearen ‘Alter ego’, Les Soeurs Goudron taldearen ‘Dames de France’ edota Borobil teatroaren ‘Jokoz kanpo’.

Bestalde, hilaren 20an, Doos Colectivoren ‘El fin de las cosas’, Les Rustines de l'Angeren ‘Ça va vaiser’, Les Pieces Jointes taldearen ‘Quatuor Tour des Anges’ edota Carnage Productiones ‘Ma vie de grenier’ ikuskizunak eskainiko dira, besteak beste.

Maiatzaren 21ean, Mutxiko elkartearen ‘Euskal dantzak’, Chimères taldearen ‘Azken itzulia’, Bruitquicourt taldearen ‘The King of the Kingdom’, Humani Théâtreren ‘Electre’, Tango Sumo taldearen ‘Les Achilles’ eta Les P'tits Bras taldearen ‘L'odeur de la sciure’ obrak izango dira.

Horrez gain, bi tailer ere izango dira maiatzaren 27 eta 28an, bata haur eta gazteentat eta bestea helduentzat. Bi ekimenak Chimères taldeak zuzenduko ditu eta Mendi Zolan izango dira.

KOKAPENA
Joncaux
Herriko hainbat lekutan
Hendaia
Lapurdi