Abereh
2017/09/15

21:30

Zalla
Bizkaia
ETIKETAK: Abereh
Abe_txiki
AIPAMENAK

Abereh izenaren atzean Erik berganza musikaria ezkutatzen da. Musika eszenako zakur zaharra, bakarkako bideari ekin dio "zaunka datoz arin" diskoa argitaratuz. Irailaren 15 gauean Zalla herriko Oreka tabernan ariko da zuzenean.

Abereh

abereh: Abereh Erik Berganzaren bakarkan aritzeko ezizena da. 2016/2017an zehar egindako 7 kantu dira Abereh. Zarata eta burrunbatik aldenduta baina distortsioa guztiz baztertu gabe rock edo grunge akustikoa.

zaunka datoz arin:
Azken urte eta erdian sortutako zazpi kanta biltzen dira diska honetan, ezarian-ezarian baina ia konturatu barik osatu direnak. Disko akustikoa da baina distortsioa guztiz baztertu gabe. Gitarra, RD-a, big muff-a, anplia.... eta reverb, reverb asko eta ezer gutxi gehiago. 2017ko apirilean Arrasateko Shot! estudioetan grabatuta Ander Barriusoren eskutik.

Rock akustikoa, grunge akustikoa.... delakoa. J Mascis, Lou Barlow, Kurt Vile, Califone, Jeremy Enigk, David Bazan, Brian Fallon, Chuck Ragan, Dinosaur Jr, Husker Du.... dezente entzun ondoren argia ikusi duten kantak dira.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Doako emanaldia

ORDUA

21:30

KOKAPENA
Oreka taberna
Zalla
Bizkaia