Adurtzako Jaiak
2017/07/06 - 2017/07/31
Gasteiz
Araba
Adurtzakojaiak2017
AIPAMENAK

Uztailaren 6tik 31era bitartean Gasteizko Adurtza auzoko jaiak ospatuko dira.

Guztira, bost jai egun izango dira Adurtzan, 6, 7, 8, 10 eta 31an. Denetariko ekitaldiak egongo dira, esaterako, uztailaren 6an, pilota txapelketa egongo da (20:00).

Uztailaren 7an, kalejira (20:00), afari herrikoia (22:00) eta kontzertuak (22:30) txosnetan egongo dira. 8an, gazteek ‘Gazte Eguna’ ospatuko dute, bazkari herrikoia izango dute (15:00), Orbanak kantautoreak emanaldia eskainiko du Potxi Tabernan eta elkartasun poteo-kalejira ospatuko da.

Iluntzean, 22:30etatik aurrera, kontzertuak ospatuko dira txosnetan BegiTruk, Rat-Zinger eta Dj Loro taldeen eskutik eskeiniak. 10ean, 11:00etatik aurrera, artisau eta nekazari ekologiko produktuen azoka izango da eta 15:00etan, bertso-bazkaria Zigor Enbeitia eta Xabi Igoa bertsolariekin.

Uztailaren 31n, jai ofizialetako egunetaz aparte, 19:30ean meza egongo da San Inazioko parrokian eta ordu bat beranduago dantza erakustaldia Adurtza Dantza Taldearen eskutik.

KOKAPENA
Txalaparta Kalea, 17, 01006
Adurtzako auzoa
Gasteiz
Araba