Ahozkotasunari buruzko mintegia
2017/11/09 - 2018/06/14

18:00.

Baiona
Lapurdi
Mintegia
AIPAMENAK

Azaroaren 9tik 2018ko ekainaren 14ra bitartera, ahozkotasunari buruzko mintegia egingo da Baionan. Guztira, zortzi hitzordu izango dira, Euskal kultur erakundeak eta EHESS eskolak antolatuta.

Saioak 18:00etan hasiko dira eta lehenengo egunean, Florence Descamps irakasleak eskainiko du hitzaldia. Bigarren saioa abenduaren 14an izango da, Nicole Belmont-ekin.

Urtarrilaren 11n, ‘Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak’ izeneko hitzaldia eskainiko du Xabier Paya Ruiz ikertzaileak eta otsailaren 8an, Pierre Vilar Baionako Fakultateko irakaslea izango da protagonista.

Horretaz gain, martxoaren 15ean, Euskal Herriko Unibertsitateko antropologia irakaslea den Aizpea Leizaola ‘Gerra ondorengo memoria ahozko testigantza’ gaiaz mintzatuko da. Apirilaren 12an, Ixabel Etxeberria ikertzaileak ‘Euskaraz bizitzeko’ izeneko konferentzia eskainiko du eta maiatzaren 15an, Enoch Aboh hizkuntzalaritza irakaslea izango da protagonista. Azkenik, mintegia bukatutzat emateko, ekainaren 14an, Xarles Bidegain unibertsitateko irakasleak eta euskaltzainak ahozkotasunaz bi gogoeta egingo ditu.

ORDUA

18:00.

KOKAPENA
37 Quai des Corsaires
Euskal Museoa
Baiona
Lapurdi
OSAGARRIAK