Ama Lurra Azoka
2017/04/23

10:00etatik aurrera.

Etxarri Aranatz
Nafarroa
Ama_lurra_azoka
AIPAMENAK

Apirilaren 23an Ama Lurra azoka ospatuko da Etxarri Aranatzen, Sakanako eta Nafarroako ekoizle eta produktuez osatutako azoka gardena. Ekimena bertako Udaletxeak antolatu du, Belardi eta Unamuno elkarteen laguntzarekin.

Goizeko 10:00etan izango da azokako ateen irekiera. Bertatik igarotzen diren bisitariek produktu ugari eskuratzeko aukera izango dute, elikagaiz eta artisautza lanez beteriko postuetan banatuta.

Horrez gain, hainbat erakustaldi ere izango dira goizeko 11:30eatik aurrera. Horrela, ardien ile-mozketa nola burutzen den ikusi ahalko da eta gazta on bat egiteko jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren. Moztutako artillearen lanketa nola egiten den ere erakutsiko da.

Bestalde, euskal txerri errea dastatzeko aukera ere izango da, goizeko 12:00etan eskainiko den otorduan.

Azkenik, hainbat animaliaren erakusketa ere izango dira goizean zehar, non mota ezberdineko behiak, pottokak, astoak, ardiak edota euskal txerriak bezalako abereak aurkituko diren.

ORDUA

10:00etatik aurrera.

KOKAPENA
Etxarri Aranatz
Nafarroa