Antioko XXXIV. Musikaldia
2017/09/09 - 2017/10/01
Zumarraga
Gipuzkoa
Antioko_musikaldia_2017_kartela
AIPAMENAK

Irailaren 9tik urriaren 1era bitartean Antioko Musikaldiaren 34. edizioa ospatuko dute Zumarragan.

Guztira, bost kontzertu prestatu dituzte zikloa osatzeko. Lehenengo ikuskizuna irailaren 9an eskainiko du Artxipielagoa taldeak Zumarragako ermita zaharrean; kantua, bertsolaritza, musika eta proiekzioak uztartzen dituen emanaldia izango da.  

Hilaren 16an, ‘Voces de cine’ emanaldiaren txanda izango da eta irailaren 23an Sariranaga taldea arituko da Ermita zaharreko oholtzan.  

Musikaldiaren azken asteburuan, irailaren 30ean Easo eskolania taldea arituko da, eta zikloari amaiera borobila emateko urriaren 1ean ‘Músicas medievales’ emanaldia egongo da.

KOKAPENA
Ezkio bidea z/g, 20709
Igartiburu baserri museoa
Zumarraga
Gipuzkoa