‘Antzerki garaia’
2017/01/13 - 2017/04/21

22:15

Ordizia eta Beasain
Gipuzkoa
Antzerkigaraia
AIPAMENAK

Urtarrilaren 13tik apirilaren 21era izango da 2017ko ‘Antzerki garaia’ren 23. edizioa. Ordiziako Herri Antzokian eta Beasaingo Usurbe antzokian egiten den antzerki jaialdia da, bi herrietako udaletako Kultura Sailek antolatuta. Ikuskizun guztiak gaueko 22:15etan hasiko dira.

Aurtengo egitaurak euskal antzerkigintza oparoa dakar, eskainiko diren zortzi lanetatik sei euskaraz izango direlako. Lehena, urtarrilaren 13an, Ordizian izango da, Ados teatroaren ‘Idiot txu’ umorezko antzezlanarekin. Urtarrilaren 20an Beasainen egonen da ikusgai ‘No te vienes a cenar’ anzterkia.

Otsailean bi lan taularatuko dira: 17an Yasmina Rezaren ‘Jainko basatia’ lana antzeztuko dute Aitziber Garmendia, Tessa Andonegi, Andoni Agirremezkorta eta Mikel Losada aktoreek Ordiziako Herri Antzokian. Beasainen, berriz, ‘Koadernoa zuri’ lana izango da ikusgai.

Martxoaren 10ean Malagako La Mordiente Teatroren ‘Crak! La rebelión de las lágrimas’ lana ikusteko aukera izango da Ordizian eta ‘Francoren bilobari gutuna’ artedrama, berriz, Beasainen.

Jaialdiari amaiera emateko, apirilan beste bi antzezlan izango dira: lehena apirilaren 7an Beasainen ‘Dexoxirribonukleiko’ komedia zientifiko musikala eta apirilaren 21ean ‘Sarean kateatuak’ Ordizian.

ORDUA

22:15

KOKAPENA
Etxezarreta Kalea, 9
Ordiziako Herri Antzokia eta Beasaingo Usurbe
Ordizia eta Beasain
Gipuzkoa