Antzeztaun
2017/10/06 - 2017/10/28
Ataun
Gipuzkoa
Antzeztaun
AIPAMENAK

Urriaren 6tik 28ra bitartean, Antzeztaun antzerki, ipuin, klown eta zirko zikloa ospatuko da Ataunen.

Hasteko, urriaren 6an, 17:00etan, Joxemiel Barandiaran eskolan, Sarini Circusen eskutik ‘Txoriak txori’ zirko ikuskizuna izango da. 7an, 22:00etan. Troskaeta tabernan, Joseba Usabiagak eta Iñaki Santosek ‘Ni ala zu’ ikuskizuna eskainiko dute.

Hurrengo saioa urriaren 21ean izango da, San Gregorioko plazan 17:00etan, non Cía. Trotamundosek ‘Kutxa baten istorioak’ ikuskizuna antzeztuko duen. 22an, 17:00etan  Ataungo udaletxeko ganbaran, Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadoren eskutik ‘Ezberdin bezain eder’ ikuskizuna ikusiko da.

Gainera, urriaren 27an, Artadi kultur elkartean 22:00etan, ‘Erbeste’ ikuskizuna eskainiko du Anodino Teatrok. Eta bukatzeko, 28an, 17:30ean, Ataungo Hiru Txilipurditan egitasmoak ‘Ikuskizun ibiltaria’ egingo du San Martin auzoan zehar.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Ataun
Gipuzkoa