Antzinako Bizikleten erakusketa
2017/09/22 - 2017/11/30

19:30

Artziniega
Araba
Img_8472
AIPAMENAK

Artziniega Museoan Alvaro Iturrasperen bildumako Antzinako Bizikleten izanen da ikusgai. Ateak hurrengo ostiralean, irailaren 22an zabalduko ditu 19:30etatik aurrera zabalduko ditu Artziniega Museoko erakusketa gelan.

Antzinako bizikletez disfutatzeaz gain, maillotak, botilak eta historia daukaten txirrindularitzaren munduko beste elementuak ikusteko aukera egongo da. Alvaro Iturraspek, bildumaren jabeak, erakusketan ikus daitezkeen objektu eta bizikleta ezberdinak bildu, zaharberritu eta zaindu ditu. Bizikleten artean, jatorri ezberdinetakoak aurki ditzakegu: Frantzia, Italia, Espainia… Euskadin egindako Matxain, Sarritu, M.M. Lasa, Orbea eta Zeus markakoak bereizten dira. Azken etxe honetako bi bizikleta nabarmentzen dira, hauen konponente guztiak marka berdinekoak baitira.

Nazioarteko bizikleten artean, bakarrik 3 piñoi dituen 1951. urteko France Sport bizikletak harritzen gaitu. Nabarmentzekoa da, erakusgai egongo diren bizikleta guztiak kontserbazio eta erabilera egoera bikainean daudela, beraz, hauek berriz erabili ahal litzateke.

Erakusketaren harira, zabaleraren hurrengo egunean, “Karpy” txirrindularitza martxa klasikoa egingo da Artziniega Museotik, Amurrioko “Licor Karpy” (1967-1972) talde klasikoaren museora arte. Martxa, Aiarako Bailarako bazter ederrak zeharkatuko ditu Amurriora arte, bertan museoa bisitatuko da eta hamaiketakoa egin ostean, Artziniegara bueltatuko da herriko frontoian bazkaria egiteko. Dutxa zerbitzua eta erratz-autoa ere egongo da. Izen ematea dohainik da.

Artziniega Museoan egiten ditugun erakusketa guztiak bezala, hau dohainik bisitatu daiteke Museoko ordutegian azaroaren 30era arte.

ORDUA

19:30

KOKAPENA
Arteko Aldapa, 12, 01474
Artziniega museoa
Artziniega
Araba