Antzuolako jaiak
2017/07/13 - 2017/07/16
Antzuola
Gipuzkoa
Antzuola
AIPAMENAK

Uztailaren 13tik 16ra bitartean Antzuolako jaiak ospatuko dira. Jaien hasiera eguerdiko 12:30ean izango da. Hortik aurrera, ume, gazte zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira, hala nola, ikuskizunak, dastaketak, lehiaketa gastronomikoak, koadrilen arteko jokoak, pilota partidak, herri bazkaria…

Uztailaren 15ean, 19:00etan, Mairuaren alardea egingo da. Bertan bi gertakari goraipatzen dira. Lehenik, Foruen galera aurretik euskal herrietan arma eta milizien egoera jakiteko urtero ospatzen ziren alardeak. Baina alardeak egitea galdu eta 1876an euskal foruak desagertu ondoren, Euskal Herri osoan garai bateko ospakizunak berreskuratzeari ekin zitzaion, eta 1881. urtean Mairuaren pertsonaiarekin alardea egiteari ekin zitzaon Antzuolan.

Bigarrenik, 920. urtean, ustez, Baldejunkeran antzuolarrok mairuen kontra izandako borroka aitzakia hartuz, herri izatearen harrotasuna ere adierazi nahi da. Bi zati izango ditu ospakizunak: batetik, kaleetan zehar egingo den desfilea; eta, bestetik, Herriko plazako ekitaldia.

16an, jaien azkenengo egunean, umeentzako eta helduentzako mahai jolas berriak probatzeko eta ikasteko aukera egongo da goizez. Gainera, herri kirolen erakustaldia izango da plazan, baita herri bazkaria ere. Larrain dantza izango da ikusgai arratsaldez, eta hontzaren igoerarekin bukatuko dira jaiak.

KOKAPENA
Antzuola
Gipuzkoa
OSAGARRIAK