Arabako XXXII. Organo Jaialdia
2017/07/28 - 2017/08/12
Gasteiz
Araba
Agurain-organo2_foto610x342
AIPAMENAK

Uztailaren 28tik abuztuaren 12ra bitartean Arabako Organo Jaialdiaren 32. edizioa izango da.

Jaialdiak bost kontzertu eskainiko ditu lurraldeko zenbait elizatan. Lehen saioa uztailaren 28an  izango da, Gasteizko Karmengo komentuko elizan, eta azkena abuztuaren 12an, Moreda Araban.

Abuztuaren 9an zikloa Eskuernagara joango da, eta han Miquel Gonzalez arituko da. Hurrengo egunean, abuztuaren 10ean, Jesus Gonzalo arituko da musikari lanetan, Agurainen, eta abuztuaren 11n, Oiongo Santa Maria elizan, Loreto F. Imazek organoan duen maisutasuna erakutsiko du.

Jaialdia bukatzeko, abuztuaren 12an, Palentziako katedraleko organo jotzaile eta Segoviako Musika Kontserbatorio Profesionalean organo irakaslea den David Largo izango da organoan, Moreda Arabako elizan.

KOKAPENA
Manuel Iradier Kalea, 2B, 01005
Karmengo komentuko elizan
Gasteiz
Araba