Arabako Bertsolari Txapelketaren finala
2017/04/01
Gasteiz
Araba
Arababertso
AIPAMENAK

Arabako Bertsolari Txapelketaren final handia apirilaren 1ean izango da, Gasteizko Printzipal antzokian.

Aramaion jokatutako azken finalaurrekoa Asier Otamendi gasteiztarrak irabazi zuen, finalerako partaideen zerrenda osatuz. Otamendiz gain, Manex Agirre aramaioarra, Iñaki Viñaspre (Abetxuko), Oihane Perea (Zalduondo), Serapio Lopez (Baranbio) eta Xabi Igoa (Aramaio).

Karla Santiestebanek jantziko dio txapela irabazle suertatzen denari. Arabako Bertsozale Elkarteak urte askotan egindako lana eskertu nahi dio modu horretan Arabako bertsolaritzaren sustatzaile izan denari. Izan ere, berak sortu zuen 1982an herrialdeko lehen bertso-eskola, Aiaraldean, eta geroztik antolatzailea, gai-jartzailea eta epailea izan da. Beste sariak Arabako bertso-eskoletako ordezkariek banatuko dituzte.

Sei finalistek finalaren aurkezpen ekitaldian nabarmendu dute seikotean eman den transmisioa; belaunaldi ezberdinetakoak izanik batzuk besteen irakasleak izan dira eta finalean topo egingo dute.

KOKAPENA
Calle de San Prudencio, 29
Principal antzokia
Gasteiz
Araba