Arabako Txakolin Eguna
2017/05/21

11:30.

Amurrio
Araba
Xakolin-eguna-amurio
AIPAMENAK

Arabako Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileak Amurrion ospatuko du Arabako Txakolin Eguna 2017, maiatzaren 21ean, eta Vanessa Sanchez Euskal Telebistako kazetaria ardoaren enbaxadore aukeratu du.

Sanchez Parisen eta Asian aritu da korrespntsal gisa, eta Ukrainako iraultzan, Londreseko atentatuetan eta Obamaren garaipenean berriemaile bezala lan egin du. ‘Teleberri 2’, ‘Egunon Euskadi’ edota ‘Entrada Libre’ saioak aurkeztu ditu, «eta egon den leku guztietan gure ardoaren onuren defendatzaile sutsua izan da», Joxean Merino Arabako Txakolinaren kudeatzaileak esan duenez.

Esan bezala, Arabako Txakolin Eguna maiatzaren 21ean izango da, 11:30ean hasita Amurrioko GUK Parkean, ohiko Juan de Urrutia enparantzaren eta udaletxearen ordez, obretan daudelako. Ospakizuna Udalbatza Aretoan hasiko da, 11:30ean. Vanessa Sanchezen omenezko aurreskua dantzatuko da eta Arabako Txakoli 2017 enbaxadore titulua emango diote.

Eguerdian, txupinazoarekin jarraituko du jaiak, eta 2016ko txakolina egin duten jatorri deiturako zazpi upategien ardoak dastatu ahal izango dira egun osoan, oilasko pintxo, behi hanburgesa eta txerri saiheskiekin batera. Arabako patata, moruno pintxoak, odolkiak, Gasteizko Txustarra tabernako txanpi ospetsuak edo Amurrioko txistorra ere egongo dira. Horrez gain, eskulanen erakusketa eta salmenta egongo dira, txarangak eta musika emanaldiak eta Aiaraldeko IV. Pitxarra Lehiaketa.

ORDUA

11:30.

KOKAPENA
GUK Parkea
Amurrio
Araba