Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdia
2017/08/05 - 2017/08/27
Araia
Araba
Teatro
AIPAMENAK

Abuztuaren 5etik 27ra bitartean Asparreneko Umorezko Antzerki Jaialdiaren 24. edizioa egingo da eta aurten Arabako 18 udalerritara helduko da.

Araia-Asparrena berriz izango da jaialdiaren egoitza nagusia, abuztuaren 11tik 15era bitartean, eta herriz herrikoa, berriz, abuztuaren 5etik 27ra izango da. Guztira, 20 ikuskizun eta 54 emanaldi izango dira.

Jaialdia, ohi bezala, Arrazpi Berri kiroldegian izango da, eta hasi baino egun bat lehenago, abuztuaren 10ean, programaz kanpo, ‘El juicio de Paca’ obra izango da, duela mende erditik hona araiarrek taularatzen dutena.

Txalo Produkzioak taldeak ‘El tipo de la tumba de al lado’ eskainiko du abuztuaren 11n; ilMaquinario konpainia galiziarrak ‘Perplejo’ 12an; Emilia Yagüe Producciones-Kendosan konpainiak ‘Comedia multimedia’ 13an; Tartean Teatroa konpainiak ‘Ez dok hiru. Euskal musikaren benetako istorioa’ 14an, eta, azkenik, Iñaki Miramon, Luis Varela eta Juan Gea protagonista dituen ‘Héroes’.

Kaleko proposamenaren harira, besteak beste, zirkoa eta akrobazia (Pass & Company eta Bambolea & Alas de Circo), absurdoa eta egoera komedia surrealista (Campi Oui Pugui Producciones eta Compañía Tornado), clown hizkuntza (Maite Gebara eta Bat-batean, magia (Capitán Maravilla) eta musika (Mundo Costrini eta Brunette Bross) izango dira jaialdian.

Hala, Araian ez ezik, Arabako herriz herriko jaialdiaren ibilbidean ere izango dira ikuskizun horiek, abuztuaren 5etik 27ra bitartean, eta 18 herritara iritsiko dira: Amurrio, Gesaltza Añana, Oleta, Kexaa, Berantevilla, Bernedo, Oteo, Korres, Bastida, Komunioi, Laudio, Maeztu, Manzanos, Okondo, Pobes, Rivabellosa, eta Abezia. Halaber, Zanbranako Zabalate gazteluan izango da Coletivo Terrón taldea, ‘Tierra Efímera’ ikuskizunarekin.

KOKAPENA
Santsaerreka Kalea, 11, 01250
Arrazpi Berri kiroldegia
Araia
Araba