Arakaldoko jaiak
2016/07/15 - 2016/07/18
Arakaldo
Araba
Arakaldo
AIPAMENAK

Uztailaren 15etik 18ra bitartera Arakaldoko jaiak ospatuko dira. Lau egunez, ekitaldi ugari izango dira Arabako herrian, hala nola, suziriak, jokoak, meza, txapelketak, puzgarriak, erromeria…

Txupinazoa arratsaldeko 18:00etan botako da. Eta gauez, kontzertuak izango dira giroa alaitzeko. 16an, tortilla lehiaketa, arratsaldeko 17:00etan hasita eta 17an, herri bazkaria. 18an, Santa Marina egunean, jaiak bukatutzat emango dira, meza, pintxoak eta trikitixa doinuekin.

KOKAPENA
Arakaldo
Araba
OSAGARRIAK