Aralarko Natura Parkera irteera
2017/10/15

9:30

Ataun
Gipuzkoa
Trosketa_f
AIPAMENAK

Felix Ugarte Elkarteak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen denak, eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak, zailtasun errazeko irteera bat antolatu dute Aralarko Natura Parkean barrena, urriaren  15ean, igandez.

Irteera Troskaeta kobara egingo den txango espeleologikoa izango da, zailtasun tekniko gutxikoa. Garapen errazeko barrunbearen erakuskari bikaina da, non, sona emango zion Ursus speleaus haitzuloetako hartzaren aztarnak aurkitu ziren 1946. urtean, aztarnategi paleontologiko ederra beraz.

Intzartzuko haitzen iparreko mazeletan kokatzen da barrunbearen sarrera, eta hori dela eta ez da erraza suertatzen bertaratzea.

Irteera urriaren 15ean izango da, igandez, eta abiapuntua San Martineko aparkalekua izango da 9:30ean. Barrunberainoko hurbilketak ordubete iraungo du San Martinetik eta kobaren bisitak ordubete-ordu eta erdi iraungo du. Itzulera 14:30etarako dago aurreikusita San Martineko aparkalekura.

Antolakuntzak kaskoa, argiteria eta eskularruak eramango ditu parte-hartzaileentzat, baina uretako oinetakoak eta aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da. Xira-galtzak eramatea ere ez dago sobera. Hogeita bost euroko tarifa dauka eta aurrez ordaindu behar da.

ORDUA

9:30

KOKAPENA
San Martin 20211
San Martin aparkalekua
Ataun
Gipuzkoa