Aretako jaiak
2017/07/21 - 2017/07/27
Laudio
Araba
Paella
AIPAMENAK

Uztailaren 21etik 27ra bitartean Aretako jaiak ospatuko dira. Antolatzaileek egitarau oparoa antolatu dute, besteak beste, I Areta Trail lasterketa, esku pilota partiduak, zumbatloia edota auto klasikoen erakustaldia. 

Kontzertuen aldetik, uztailaren 21ean, 23:00etatik aurrera, Siroka, Egurra eta Kitto! eta Akertbeltz taldeak arituko dira oholtza gainean, eta uztailaren 22an, 23:00etatik aurrera, berriz, Kaos Etiliko, Radio Revolución eta Garilak 26 taldeen txanda izango da.

Lehiaketa gastronomikoen harira, uztailaren 22an, 10:00etan, marmitako txapelketa egingo da; 24an, 18:30ean, bizkotxo lehiaketa; eta 25ean 11:00etatik aurrera paella txapelketa eta 17:30etan abiatuta tortilla txapelketa.

KOKAPENA
Errotazar Bidea, 1
Aretako parkea
Laudio
Araba