Aretxabaletako Andramaixak
2017/08/13 - 2017/08/17
Aretxabaleta
Gipuzkoa
Tremenda-jauria-el-perreo-que-espanta-al-pp
AIPAMENAK

Abuztuaren 13tik 17ra bitartean Aretxabaletan Andramariak ospatuko dituzte.  

Antolatzaileek honako ekitaldiak prestatu dituzte, besetak beste: abuztuaren 13an jaiei hasiera emateko ‘Mozkorra’ tomatearen igoera eta txupinazoa; Andramari bezpera egunean, abuztuaren 14an, gazte bazkaria eta jolasak; 15ean, Andramari egunean, meza nagusia Andra Mari elizan; hilaren 16an elkartasun bazkaria eta ondoren kantu mexikarren kantaldia; eta jaiekin bukatzeko abuztuaren 17an karaokea txosnagunean.  

Kontzertuei dagokienez: abuztuaren 13an 21:00etatik aurrera herriko taldeen kontzertuak eta ostean DJ Bull; abuztuaren 14an ‘Sound system gaua’; abuztuaren 15ean 22:30etatik aurrera herriko plazan Huntza eta Tremenda Jauria taldeak eta 16an, 22:00etatik aurrera, txosnetan Krisis, the gratix eta Joxe Replay taldeak.

KOKAPENA
Herriko Plaza, 20550
Herriko plaza
Aretxabaleta
Gipuzkoa