Arrantzale Eguna
2017/09/09
Bermeo
Bizkaia
Arrantzale_eguna
AIPAMENAK

Irailaren 9an, Arrantzale Eguna ospatuko da Bermeon, herriko jaien baitan. Eguna luzea izango da: goizeko 11:00etan hasiko da arrantzaleen omenezko mezearekin eta egunsentirarte luzatuko da jai egitaraua.

El despiste, Los Incansables eta Patxaranga fanfarreak herriko kaleetatik zehar ibiliko dira eta lore eskaintza eta Kaixarranka dantza egingo dira. 13:00etan, aurreskuak eta zabaletakoak egongo dira Goiko plazan eta, ohikoa den moduan, jaitsiera egingo da Taraskari lorak eskaintzeko. 

Gainera, Mariachi Raza Azteca taldearen konzertua izango da Lameran eta, ondoren, Laiotz taldearen dantzaldia. Jaiak aurrera jarraituko du goizaldeko 01:30ean Jaikide Diskofestarekin Lamerako kioskoan. 

KOKAPENA
Bermeo
Bizkaia