Arrazakeriaren Kontrako Astea: ‘Bertakoak eta kanpotarrak: erresistentzia ehuntzen’
2017/03/21 - 2017/03/25
Iruñea
Nafarroa
Semana_antirj
AIPAMENAK

Arrazakeriaren Kontrako Astea martxoaren 21etik 25era bitartean izango da Iruñean, ‘Bertakoak eta kanpotarrak: erresistentzia ehuntzen’ lelopean.

Hilaren 21ean hasiko dira ekimenak, Almudena Carracedok zuzendutako ‘Made in LA’ dokumentalarekin. Amaitzean eztabaida bat egingo da. Martxoaren 22an, berriz, Bartzelonako Saltzail Ibiltarien Sindikatu Herritarrarekin topaketa egingo da, Lamine Bathilyren eskutik. 

Bestalde, 23an, beste topaketa bat izango da protagonista, Lanzaroteko Las Kellysekin (hoteletako gelazainen elkartearekin), hain zuzen, Myriam Elizabeth Barrosen gidaritzapean. Hilaren 24ean, berriz, Bartzelonako Sindi Llare etxekolangillen eta zaintzaileen sindikatuko Isabel Escobarren txanda izango da.

Azkenik, 25ean, arrazakeriaren eta xenofobiaren kontrako manifestazioa aegingo da 12:00etan, Gaztelu enparantzan. Amaitzean, 13:30ean, hamaiketako bat eskainiko da Nabarreria plazan.

KOKAPENA
Nabarrería, 25 bajo
Zabaldi
Iruñea
Nafarroa