Arropa kontserbatzen ikasteko ikastaroa
2017/11/29 - 2017/12/13

19:00.

Bilbo
Bizkaia
Arropa
AIPAMENAK

Azaroaren 29an eta abenduaren 13an, arropak kontserbatzen ikasteko ikastaro teoriko-praktikoak egingo dira Bilboko Euskal Museoan. Museoaren arduradunek adierazi dutenez, prebentziozko kontserbazioan aditua den Soledad Santisteban Villanuevak emango ditu bi ikastaro magistralak, ‘Frivolite. XVIII. Mendeko jantziak’ erakusketaren inguruan, 19:00etan.

Oihalak kontserbatzeko ardura betidanik existitu da, erabilerak, txarto biltegiratzeak, parasitoek eta zuntzak apurka narriatzeak pieza erabat hondatzea baitakarte epe luzera. Tradizioan, oihalak kontu handiz zaindu izan dira, ahalik eta denbora luzeagoan erabiltzeko; beraz, jantziak erabili eta botatzeko ohiturak ez du zertan ohikoa izan. Antzinako praktikak berriro hartu eta egungo prozeduretara egokitzen badira, egungo jantziak luzaroago erabili ahal izango dira. Oraingoan, Bilboko Euskal Museoak aukera emango du norberaren arropa zaintzen ikasteko.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Unamuno Miguel Plaza, 4
Euskal Museoa
Bilbo
Bizkaia