Askatasunaren Eguna
2017/08/15

12:00etan

Pasai Donibane
Gipuzkoa
Askatasunaren_eguna
AIPAMENAK

Abuztuaren 15ean Askatasunaren Eguna ospatuko da Pasai Donibanen. Horren baitan 12:00etan egun osoko egitaraua hasiko da, ekitaldi politikoarekin.

Antolatzaileen esanetan, «herri batek erreferente historiko nagusi batzuen beharra dauka, eta horietakoa da, dudarik gabe, 778. urteko abuztuaren 15ean Orreagan euskaldunek frankoei irabazi zieten gudua. Erreferente historiko horietatik irakaspen garrantzitsuak atera ditzakegu». 

Gaineratu dute: «Okupazio egoeran bizi garela salatu eta berretsi nahi du Orreagak. Estatuak, aske direnean, eraginkorrak dira euren interesak defendatzeko, eta hori dute oinarri. Baina okupatua den estatuak erresistentzia du printzipio nagusia. Herria da, bere erresistentzia mugimenduarekin, Estatua bizirik eta continuum batean mantentzen duena. Horra hor, Orreagaren iritziz, gure bigarren indargunea: erresistitzen ari den herria».

ORDUA

12:00etan

KOKAPENA
Donibane Kalea, 19
Udaletxe plaza
Pasai Donibane
Gipuzkoa