Igartubeiti Baserri Museoan, Aste Santu berezia
2017/04/13 - 2017/04/23
Ezkio
Gipuzkoa
Igartubeiti
AIPAMENAK

Igartubeiti Baserri Museoak ateak zabalik izango ditu Aste Santuan, apirilaren 13tik 17ra eta 19tik 23ra bitartean, Pazko Astearen barruan. Apirilaren 18an, aldiz, itxita izango da.

Bertara hurbiltzen diren bisitariek ibilaldi gidatuetan parte hartzeko aukera izango dute, non, museoa ezagutzeaz gain, hamaiketako bat eskainiko den. Bisitak 11:00etan (euskaraz), 12:30ean (gazteleraz) eta 17:00etan (euskaraz eta gazteleraz) izango dira.

Horrez gain, Interpretazio zentroa eta baserria ezagutzeko aukera ere izango da, bertara ere bisita gidatuak egingo baitira.

Bestalde, ‘Tentagarri gozoak. Artisau gailetak’ tailerra izango da, apirilaren 15ean, arratsaldeko 16:30eatik 18:30eara. Bertan, 4-12 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartuko dute parte, non bakoitzak artisau galleta propioak egiten ikasiko duen. Egindako jakiak dastatzeko aukera ere izango da, sentsazio gozoz beteriko taller honetan.

KOKAPENA
Ezkiorako errepidea 1. Km
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio
Gipuzkoa