‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen ziklo berria
2017/10/09 - 2017/11/13
Bilbo
Bizkaia
Sutagar2017__2__copy2
AIPAMENAK

Euskaltzaindiak eta Bilboko Udalak ‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen ziklo berria antolatuko dute udazkenerako. Anari, Gorka Urbizu, Niko Etxart, Su Ta Gar, Inun, La Basu eta Maisha Akademiaren Bilboko egoitzatik igaroko dira urriare 9tik azaroaren 13ra arte.

Egitasmo berriaren helburu nagusiak dira euskal musika sustatzea, gazteen artean euskara eta euskal musika zabaltzea eta Bilboko ingurunerik euskaldunenean, hau da, Zazpikaleetan, ekintza ludikoak bultzatzea.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak 18:30etik aurrera egongo dira salgai (5 euroan), egun berean, Euskaltzaindiaren egoitzan bertan.

Kontzertuen datei dagokienez, urrian, Su Ta Gar (9an), La Basu/Maisha (16an), Anari (23an) eta Inun (30ean) ariko dira, eta azaroan, Gorka Urbizu (6an) eta Niko Etxart (13an).

KOKAPENA
Plaza Nueva, 15, 4800
Euskaltzaindiako egoitza
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK