‘Aurrera Altsasu’ abestia, herritarren eta Tximeleta taldearen eskutik
2017/09/13

21:15

Altsasu
Nafarroa
Img-20170912-wa0005
AIPAMENAK

‘Aurrera Altsasu’ abestia eta bideoklipa aurkeztu zuten aurreko asteburuan, iazko urrian guardia zibilarekin izandako liskar baten ondorioz auzipetu zituzten gazteen kasuaren harira.

Altsasu jaietan murgiltzear dago eta deialdi berezia egin die Tximeleta taldeak herritarrei.Takdeak zuzenean joko du 21:15ean Foruen plazan, eta herritar denei haiekin batera jotzeko gonbitea luzatu diete.

Abestiaren letra Jon Maiarena da eta musika Vendetta taldeko Pello Reparaz arbizuarrak sortu du. Proiektuan musikari eta bertsolari ezagun ugarik parte hartu dute: Eñaut Elorrieta, Miren Amuriza, Evaristo Paramos, Aiora Renteria, Enrique Villarreal ‘El Drogas’, Julio Soto, Kop taldeko Juanra eta Fernando Sapo. Kitarra jotzen Imanol Goikoetxea eta Fran Urias aritu dira.

ORDUA

21:15

KOKAPENA
Foru plaza
Altsasu
Nafarroa