Zarauzko Azken Portuko festak
2017/08/10 - 2017/08/12
Zarautz
Gipuzkoa
Azken_portuko_jaiak
AIPAMENAK

Abuztuaren 10etik 12ra bitartean Zarauzko Azken Portu auzoko jaiak ospatuko dira.

Urtero lez antolatzaileek jai egitarau oparoa eta anitza prestatu dute: jalgi taldearen dantza erakustaldia (10ean); auzo-parrillada eta herri kirol jaialdia (11n); Bertso saioa Sustrai Colina, Maialen  Lujanbio, Andoni Egaña, Eneritz Artetxe, Iker Zubeldia eta Beñat Jauregi ‘Fede’ bertsolariekin (12an).  

Bestalde, kontzertuei dagokienez, abuztuaren 10ean 23:00etatik aurrera Niña Coyote eta Chico Tornado eta Tremenda Jauria taldeen kontzertuak izango dira. Abuztuaren 11n, 23:30etatik aurrera  Was, Shake! eta DJ The Ma-Ma's taldeenak eta abuztuaren 12an jaien azken txanpan 23:20etatik aurrera Gozo-Gozo taldearen eskutik erromeria egongo da. 

KOKAPENA
Aritzbatalde Plaza
Azken Portu eta Aritzbatalde auzoak
Zarautz
Gipuzkoa