Baserriko Uzta
2017/11/04 - 2018/07/28
Antzuola, Urduña, Etxarri-Larraun, Arbona
Zenbait herrialde
Baserri
AIPAMENAK

Azaroaren 4an hasiera emango zaio ‘Baserriko uzta’ egitarauari, non, musikaren bitartez, Euskal Herriko baserriak ezagutzeko parada egongo den. Horrela, urtaro bakoitzeko Euskal Herriko baserri bat zabalduko da, lau herrialde historiko ezberdinetakoak.

Lehena, udazkenekoa, azaroaren 4an izango da Josebe Blanco artzainaren etxaldean, Pikunietan (Antzuola) Anari taldearen eskutik. Neguan, Beltxaren Bikoteak emanaldia eskainiko du otsailaren 3an, Etxarri-Larraungo Arbegain baserrian. Maiatzaren 5ean, udaberrian, Rafa Rueda Urduñako Santa Clara baserrian izango da eta bukatzeko, uztailaren 28an, Mikel Urdangarinek  joko du Arbonako J. Zaldunbideren baserrian.

KOKAPENA
Zenbait tokitan
Antzuola, Urduña, Etxarri-Larraun, Arbona
Zenbait herrialde