Begi Belarri film-dokumentalen zikloa
2017/01/25 - 2017/05/31

19:00

Gasteiz
Araba
Begi_belarri
AIPAMENAK

GEU Gasteiz Euskalduna elkarteak joan den urtean abian jarritako Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloak urrats berriak emango ditu aurten eta, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxea ekimenera batuz, eskaintza egonkortu eta sendotu egingo da, hilabetero film-dokumental bat eskainiko delako urtarrilaren 25etik maiatzaren 31a arte Oihanederren bertan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, salbuespenak salbuespen, emanaldiak hilaren azken asteazkenetan izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Iaz bezala emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta, bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Aurtengo lehen emanaldian, asteazkenean, urtarrilaren 25ean, Jon Maia bertsolari, idazle eta zuzendariak bere azken lana aurkeztuko du: ‘GUtik ZURA. Iragana, oraina eta etorkizuna’. Filmaren helburu nagusia basoaren, zuraren eta euskal gizartearen arteko harremanak izan duten, gaur egun duten eta izango duten balioa gizarteratzea da.

Otsailaren 22an ‘Basker’ dokumentalaren txanda izango da. Bi suediar dokumentalistek 1960ko hamarkadan euskal kulturari buruz egindako lanak ustekabean topatu ostean, eskuratu eta, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Mikel Laboa Katedrarekin, ikerketari ekin zion Argibel Eubak.

Martxoan bi saio izango dira. Hilaren 14an, 2017ko Laburbira Film Laburren Jaialdia ospatuko da, Euskaldunon Topagunearen eskutik urtero antolatzen den film berrien zirkuitua, eta 29an Amets Arzallusek ‘Mugaminak’ lana aurkeztuko du, Zipreko gatazkaren testuinguruan kokatutako dokumentala.

Apirilean ‘Arrakala: zirrikitu bat haitzean’ lanaren txanda izango da. Saio honetan, proiekzioarekin batera, Emagin dokumentazio eta ikerkuntza zentro feministak tailer bat eskainiko du. Horrela, saioa ohi baino ordubete lehenago hasiko da, 18:00etan, eta asteazkenean beharrean asteartean izango da, apirilaren 25ean.

Azkenik, maiatzean, Lehen Mundu Gerra garaiko Alemaniako esparruetako euskal presoen grabaketen ingurukoak jasotzen dituen ‘Maitia nun zira?’ dokumentala eskainiko da. Elena Canas, Maider Bedaxagar eta Maite Deliart izango dira proiekzioaren osteko solasaldiaren protagonistak.

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Fray Zacarías Martínez kalea 2, 01001
Oihaneder Euskararen Etxea
Gasteiz
Araba