‘Begi Belarri’ ikus-entzunezkoen zikloa, udazkenean
2017/09/26 - 2017/11/29

19:00.

Gasteiz
Araba
ETIKETAK: Oihaneder
Belarri
AIPAMENAK

Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa irailetik apirilera bitartera ospatuko da Oihaneder euskararen etxean. Emanaldiak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira eta bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentala proiektatuko da eta, bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia egingo da.

Udazkeneko saioak irailaren 26an, urriaren 25ean eta azaroaren 29an ospatuko dira.  Preso politikoen sakabanaketak Gernika-Lumon eragin duen egoeraren berri emateko 25 gernikar baino gehiagoren artean sortutako ikus-entzunezko lana proiektatuko da lehenengo egunean: ‘Aterabidetik’.

Urriaren 25ean, Bidezidor eta errepide zabaletatik, biziminez egiten den bidaia kontatuko dute Josu Iztuetak eta Pablo Dendaluzek ‘Biziminez’ dokumentalean. Bizitzari buruzko gogoeta sakona da, bi adiskideren erretratua.

Azaroaren 29an, ‘Gure sor lekuaren bila’ izeneko dukumentala ikusteko parada egongo da eta solasaldian, Josu Martinezek parte hartuko du. Istorioa Hazparnen, 1956. urtean, kokatu behar da. Ikusmira handiaren erdian, Euskal Herriari buruz euskaraz egindako dokumental bat estreinatzen da herriko zineman. Hurrengo hilabeteetan Iparraldeko herrietan, Parisen, San Frantziskon edota Dakarren proiektatu arren, haren arrastoa misteriotsuki desagertu eta denek ahaztu egingo dute laster. Hirurogei urte geroago, Josu Martinez zinemagilea haren bila hasiko da.

ORDUA

19:00.

KOKAPENA
Frai Zacarías Martínez kalea 2
Oihaneder euskararen etxea
Gasteiz
Araba
LOTURAK