Belaunaldien arteko zine forumaren lehen zikloa
2017/01/25 - 2017/11/29

19:00

Bilbo
Bizkaia
Zine_zikloa
AIPAMENAK

Bilboko Udalak antolatu du belaunaldien arteko zine forumaren lehen zikloa, adin eta jatorri kultural desberdinetako pertsonen parte-hartzea eta belaunaldi-artekotasuna bultzatzeko asmoarekin. Filmak urtarril, otsail, martxo, maiatza, urri eta azaroko azken eguaztenean eskainiko dira, Indautxuko El Carmen aretoan.

Proiektatuko diren filmen gaiak askotarikoak izango dira: dibertsitate funtzionala, etxe kolaboratiboak, mendekotasuna, belaunaldien arteko harremanak, dibertsitate kulturala eta harreman afektiboak.

Antolatzaileen arabera, «urte askoan zahartzaroari buruzko ikuspegi bakarra izan dugu, estereotipo negatiboetan oinarrituta, esaterako mendekotasuna, ahultasuna, hauskortasuna, eta abar, zahartzeak dakartzan arazo biologikoak soilik kontuan hartuta. Adineko pertsonak talde homogeneoa eta pasiboa zirela uste genuen. Kontzeptu hori zaharkituta geratu da eta gaur egun zahartze aktiboaz hitz egiten dugunean, adinekoen belaunaldi aitzindari batez ari gara».

Lehen filma urtarrilaren 25an pantailaratuko da: ‘¿Y si vivimos todos juntos?’ (Stéphane Robelin, Frantzia). Datozen emanaldiak honakoak dira: otsailaren 22an, ‘La familia Belier’ (Eric Latirgau, Frantzia); martxoaren 29an, ‘La fiesta de despedida’ (Tal Granit eta Sharon Maymon, Israel); maiatzaren 31an, ‘Amor’ (Michael Haneke, Austria); urriaren 25ean, ‘El amor es extraño’ (Ira Sachs, AEB); azaroaren 29an, ‘A cambio de nada’ (Josu Inchaustegui, Espainia).

ORDUA

19:00

KOKAPENA
Arechavaleta Kalea, 8, 48010
Sala El Carmen
Bilbo
Bizkaia